Ingurumena zaintzea guztion erantzukizuna da. Lantegi baten isurkinak bukatu araztea, industria baten ke txarrak desagertaraztea edo gure inguruneari kalte egiten dion proiektu bat galaraztea, garrantzizko arrazoiak dira antola gaitezen eta ekintzak burutzeko erabakia har dezagun.
Gidaliburu honen bidez, norabideak eskaini nahi dizkiegu erantzukizun hori nolabait bereganatu nahi dutenei. Gure asmoa ez da azaltzea “nola egiten dituen Greenpeacek kanpainak”, tresna bat eskaintzea baizik; horrela, gure esperientzia abiapuntutzat hartuz, pertsona edo talde bakoitzak erabilgarri iruditzen zaiona har dezan, eta bere zirkunstantzia propioei egoki diezaien.
| Autores: |
Greepeace |
| Date published: |
19 octubre 2005 |
| Formato: |
PDF
¿Necesitas ayuda para ver este archivo? Pincha aquí para obtener ayuda
|
| Número de páginas: |
130 |
| ISBN: |
|
| Tamaño: |
542 Kb |